Hainbat ikastaro mantendu egingo dituzte uztailean Musakolan eta Uarkapen. Lehenari dagokionez, honako hauek izango dira:
- Body pump, martitzen eta eguenetan, 17:30tik 18:30era.
- Pilates, astelehen eta eguaztenetan, 10:00tatik 11:00tara eta 19:30etik 20:30era.
- Spinning, astelehen eta eguaztenetan, 18:30etik 19:30era eta martitzen eta eguenetan, 07:00tatik 08:00tara.
Uarkapen, aldiz, k-strecheko ikastaroa bakarrik mantenduko dute, honako egun eta orduetan:
- Astelehenetan, 10:30etik 11:30era, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara.
- Martitzenetan, 10:30etik 11:30era.
- Eguaztenetan, 06:30etik 07:30era, 09:30etik 10:30era, 10:30etik 11:30era eta 18:00etatik 19:00etara.
- Egubakoitzetan, 07:30etik 08:30era.