BABESTUTAKO EDUKIA

Edonora bidaiatzeko aukera Nautaliarekin

Goiena 2024ko eka. 24a, 10:00

Ane Bereziartua eta Beatriz Aldai, Nautalia bidaia-agentziaren bulegoan.

Arrasateko Iturriotz kaleko 17. atarian egongo dira Ane Bereziartua eta Beatriz Aldai, 20 urtez aritu diren bezala, euren bezeroei edonora joateko bidaiak eskaintzen. Orain, baina, Nautalia agentziaren izenpean arituko dira, hasierako esentzia galdu gabe.

Nautalia bidaia-agentziak bulego bat ireki berri du Arrasaten herritarrei oporrik onenak eskaintzeko asmoz. Era horretara, agentziak aurretik zuen presentzia handitu egin du Gipuzkoan, Arrasateko erdigunean, Iturriotz kalean, dagoen saltoki berriarekin, ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nautalia bidaia-agentzia 360º-ko turismoan oinarritzen da: hau da, adituak dira oporretan, baina baita edozein bidaia motatan ere. 200 bulego baino gehiago dituzte Espainia osoan, eta 1.000 profesional baino gehiagoko lantaldea dute. Era berean, 62 herrialdetan presentzia duen agentzia bat da, 12 Business Traveler Centers dituena eta 2.300 enpresarentzat lan egiten duena.

Informazio gehiagorako, deitu telefono-zenbaki hauetara:

843 63 08 39 eta 657 33 50 53

Esperientzia handiko lantaldea

Nautaliak Arrasaten ireki berri duen bulegoan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen lantaldea arituko da buru-belarri lanean, bezeroei ahalik eta esperientzia hoberena eskaintzeko: Ane Bereziartua eta Beatriz Aldai. Aurretik ere aritu ziren herriko bidaia-agentzia batean lanean bi hamarkada luzez, eta "urte horietan guztietan lortutako esperientzia eta bezeroei erakutsitako konfiantza" baliatu nahi dute "kalitatezko zerbitzua eskaintzeko".

Kruzeroak, irletara bidaiak, Espainia mailakoak… eskaintza zabala dute Bereziartuak eta Aldaik, baina, betiere, herritik hasitako bidaiei ere garrantzia emanda: "Nautaliari esker eskaintza oso zabala dugu bai nazio mailan, baina baita nazioartean ere. Horrez gain, urte hauetan eskaini ditugun herritik irtendako bidaiekin ere jarraituko dugu: asteburuko bidaiak, aste osokoak, atzerrira joatekoak… Hainbat proposamen erakargarri ditugu esku artean”. Interesik izanez gero, zoaz Nautaliaren bulegora!

Bezeroen fideltasuna giltzarri

20 urte baino gehiagoko esperientziak bezero askorekin lan egiteko aukera ematen du, eta hori bera nabarmendu dute Bereziartuak eta Aldaik euren lan ibilbideaz galdetuta: "Urte hauetan guztietan herritar askorekin egin dugu lan, eta gaur egun gauden lekuan gaude eurei esker. Pandemiaz geroztik etxetik egin genuen lan, eta bezeroek gurekin jarraitu zuten. Ezinbestekoa da eurekin dugun harremana eta lortu dugun fideltasun maila. Orain Nautalia izena badugu ere, betiko bezeroek gurekin jarraitzen dute, eta esker hitzak besterik ez dugu eurentzat".

Horren erakusle da bulegoaren irekieran 150 pertsona inguru batu izana, eta hori "biziki eskertzekoa" dela diote langileek. Fideltasun hori sustatzeko, Karibera bi lagunentzako bidaiaren zozketa egingo dute bulegora joan eta interesa dutenen artean.

Bulegoaren irekiera eguneko argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak