Athleticek Andoni Gorosabel arrasatearra 2028ra arte fixatu duela jakinarazi du. Eskuin hegaleko 27 urteko jokalaria libre iritsi da Alavesetik eta hurrengo lau denboraldietarako sinatu du lehoiekin. Azken urtean babazorroen elastikoarekin aritu da eta ohikoa izan da babazorroen hamaikakoan. Gianera, taldeko jokalari nabarmenetarikoa izan da ligan 37 partidu jokatuta eta minutu gehien jokatu duen bigarren jokalaria izanda.
Alavesen aritu aurretik sei denboraldi egin zituen Realean, eta, lehen mailan zein Europako txapelketetan esperientza duen futbolaria da Andoni Gorosabel, izan ere, 183. neurketa jokatu ditu elite mailan. Athleticekin sinatu eta bere lehen hitzetan "erronka handia" dela adierazi du.