EKAINAK 21 / 22:30 / GAZTETXEA
AÑUBE
Ikusmin handia sortu dute debagoiendarrek Errautsetatik loratzen bigarren lanarekin. Aurkezpen kontzertua egingo dute etxean, goraino beteko den aretoan.
KAPARRAK
Aretxabaletako kuadrilla zirikatzaileak rumban aurkitu du lotsagabekeria adierazteko modurik onena. Asteotan jakinarazi duten moduan, abesti propioak ere badituzte.
EKAINAK 22 / 23:00 / TXOSNAGUNEA
EIRE
Talde berri eta gaztea izanagatik, zumaiar bikote horrek zeresana eman du duela bi urte ezagutarazi zirenetik. Pop doinuak lantzen dituzte, Zauriren bat bistan lanean erakutsi legez.
TAPIA ETA LETURIA
40 urte pasa dira bikotea plazara trikitia eta panderoa eskuan atera zenetik. Berritzaileak izateko beldur barik, taldekide gehiagorekin dabiltza orain doinu itsaskorrak zabaltzen.
DUPLA
Gari Uriarte eta Beñat Oribe rap kantariak doinu urbanoen unibertsoan jo eta su dabiltza 2019tik, hirugarren lana atera baitute berriki labetik: De un pueblo llamado Agurain.
EKAINAK 23 / 24:00 / HERRIKO PLAZA
ZUTIK ERROMERIA
Herriko festa batek bete behar duen baldintzetako bat erromeria ekartzea da. Zornotzako taldea izango da parrandazaleak dantzan jarriko dituenetako bat.
EKAINAK 24 / 13:00 MONTERRON PARKEA
ARRASATE MUSIKALEN BANDA
Herriko Plazan makala eta Monterron parkean Arrasate Musikalen Banda; horratx sanjuanetan negoziaezinak diren bi pilare. Bazkalaurrea arintzeko plan ederra.
EKAINAK 24 / 20:00 / TXOSNAGUNEA
AIERT
Bakarlari bezala sentitzen da eroso Aiert Alberdi oñatiar gaztea. Gitarra lagun, ahots eztiarekin sorgintzen ditu entzuleak, sentikortasuna aldarrikatuz.
ZIRRARA
Aretxabaletako eta Eskoriatzako hiru neskak osatuta, gitarra, baxua eta bateria gogo biziz astinduko du talde hasiberriak. Entseguetan egiten dutena partekatzeko aukera aproposa
EKAINAK 24 / 23:15 / MONTERRON PARKEA
ESNE BELTZA
Xabi Solano buru duen taldea behin betiko agur esateko bira egiten dabil aurten, Esne bidea azken diskoko abestiekin eta 2005etik hona argitaratu dituztenekin. Ikuskizun betea ekarriko dute, dantzari talde baten koreografiez hornitutakoa.
EKAINAK 25 / 22:30 / HERRIKO PLAZA
OXABI ERROMERIA
Arrasateko sanjuanak nolakoak diren badakite galdakoztar hauek. Ohiko musika-tresnez gain, teklatu, sintetizadore eta perkusio gehigarriak erabiltzen dituzte atzoko eta gaurko euskal kanturik onenei errepaso egiteko.
EKAINAK 25 / 22:30 / TXOSNAGUNEA
ZEA MAYS
Bilboko puntako taldeak energiaz betetako diskografia dauka bizkarrean. Aiora Renteriak eta enparauek deskarga elektrikoak emango dizkiete ikus-entzuleei, neguan joan dela gogoratzeko.
THE CLAYTON
Rockaren ertz guztiak konplexu barik besarkatzera iritsi dira aramaioarrak Over the red light lanean. Zuzenekoetan hazi ez, biderkatu egiten direla frogatuko du oraindik aurrez aurre ikusi ez dituenak.
EKAINAK 26 / 20:00 / HERRIKO PLAZA
KIKO VENENO
Sanjuanetako azken txinparta mimoz antolatzen du Udalak, eta, oraingoan, beste batzuetan egin bezala, flamenkorantz jo du. Gironan jaiotako andaluziar horren estiloa definitzea zaila da, hala ere, soinu garaikide eta ilunak uztartzen iaioa baita. 80ko hamarkadatik hona Espainiako musikak izan duen artista esanguratsuetako bat da.