Dragoiko gimnastak lau dominarekin itzuli dira Valentziatik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ekainaren 17a

Gimnasia Aerobikoko Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Valentzian eta emaitza bikainak eskuratu dituzte arrasatearrek. "Urte osoan gogor entrenatu ostean, merezitako dominak lortu dituzte. Kluba oso harro dago gimnastek eta Elena Lanuza entrenatzaileak egindako lanarekin. Baita Leire Ugartek emandako laguntza guztiagatik ere", azaldu dute.

Hauek izan dira eskuratu dituzten emaitzak:

  • Senior mailan, bikoteka: Uxue Azkue eta Pablo Corres (3.postua).
  • Gazte mailan, taldeka: Nahia Irazola, Sara Yan Azkarate, Nora Marco, Nira Cid eta Eider Vazquez (3.postua).
  • Gazte mailan, bikoteka: Eider Vazquez eta Nira Cid (2. postua)  eta Nora Marco eta Nahia Irazola (5. postua).
  • Infantil mailan, bikoteka: Ane Aranzabal eta Malen Erdabide (3.postua).
  • Gazte mailan, hirukoteka: Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Nahia Irazola (7. postua).
  • Gazte mailan, bakarka, Sara Yan Azkarate (8.postua).
  • Infantil mailan, hirukoteka: Ane Aranzabal, Malen Erdabide, Laia Eguiluz  (6. postua).
  • Kadete mailan, bakarka: Laia Eguiluz (19. postua).
  • Senior mailan, banaka: Uxue Azkue (17. postua).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak