Mondragon Unibertsitateak 2024ko Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketako sariak banatu zituen pasa den egubakoitzean, ekainaren 14an, eta aurkeztutako 32 ideietatik 11 start-up edo negozio ideia saritu zituzten hiru kategoriatan: Talentuaren Saria, ACCESIT Saria eta Prestakuntzaren Saria.
Industria jasangarriari zuzendutako ekintzailetza-lehiaketa bat da, hain justu, Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards, eta oinarri teknologikoa duten negozio ideia guztiek har dezakete parte; alegiak, start-up-ek.
Kategoriak banatuta
Talentuaren kategoriak bost start-up saritu dituzte, eta horiek 11.000 euro jasoko dituzte urtebetean –edo 25.000 euroraino bi urtean– Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasle bat lantaldean sar dezaten. ACCESIT kategorian, berriz, hiru dira hautatutako proiektuak, eta 5.000 eurora arteko dirulaguntza jasoko dute laguntza teknologikoan inbertitu dezaten. Azkenik, Prestakuntza Sariari dagokionez, start-up bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu ikasleak trebatzen eta euren proiektua garatzen jarrai dezaten.