Idoia Asurmendirentzat "ametsa" zen Arrasateko Monterronen jotzea eta ametsa egi bihurtu zuen atzo, parke berezia goraino bete zuten herritarren gozamenerako. Kontzertu borobila izan zen, besteak beste, Bea Asurmendi ahizparen eta Leire Etxezarreta lagunaren kolaborazio bereziekin jantzia. Monterron parkea maitemindu zuen atzo artista aramaioarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.