Kulturolatik hasi dute haurren danborradako ibilbidea. Biteritik pasata, Garibaitik joan dira Maalako biribilgunera, eta hortik Erdiko Kalea igaro ondoren, guztiek plazan bukatu dute danborrada.
Kale ertzak jendez beteta izan dira aurtengoan ere haur eta gaztetxoen danborradaz gozatzeko eta kantuetan bi berrikuntza izan dira; izan ere, Mondraren ereserkia eta Txalaparta kantuak estreinatu dituzte aurten haurren danborradan.