Pozik zeuden taldeko Iraitz Agirre eta Ainara Kortabarria kontzertua amaitu berritan: "Kide bat anginekin, bestea herren... Azken ordura arte ez genekien kontzertua eman ahalko genuenik baina egin dugu, eta pozik geratu gara. Bostok elkartu ahal izan gara hamar urteren ostean eta hori itzela izan da. Hori, eta lehen ilaran izan ditugun zaletu amorratuak, duela hamar urte mundu honetarako proiektu ere ez zirenak. Eskerrik asko!".