Final zortzirenak Uarkape pilotalekuan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko eka. 18a, 10:00

Artola pilotari jotzen. IÑIGO URIZ / FOCU

Baikoko Artola eta Zubizarreta pilotariek buruz buruko partidua jokatuko dute Uarkapen ekainaren 21ean. Lau eta erdiko San Fermin torneoko final zortzirenak izango dira, eta irabazleak Urrutikoetxea edo Peña izango du aurkari final laurdenetan.

Ekainaren 21ean, egubakoitza, jokatuko dira Baiko esku huskako pilotako kirol-enpresak antolatutako eskupilota partiduak Uarkape frontoian, 20:00etan. Aurten, gainera, 2024ko abenduaren 21ean, 25 urte beteko ditu Uarkapek, eta dotore jantzi dute urteurrenerako. Bide batez, itxuraldaketa horrekin disfrutatu ahal izango dute San Juan jaien bueltan jokatuko duten eskupilota txapelketako protagonistek zein bertara doazen zaleek.

Sanjuanetan eskupilota partiduak izatea berria da. Arrasaten santamasetako pilota partiduek duten arrakasta bera lortu nahi dute, eta, hori horrela, puntako pilotariek hartuko dute Arrasateko frontoia herriko jaietan. [Sarrerak erosteko]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak