Arrasateko Udalak astelehenean ireki zuen ekainaren 25eko Zeuk iñ zeuk jan bazkarirako izen ematea. Horretarako azken eguna ekainaren 17a izango da, eta berritasuna izango da hitzordu horretan; izan ere, Zeuk iñ zeuk jan jatorrira itzuliko da, Portaloira. 1.000 lagunentzako lekua egongo da, eta, eguraldi txarra izanez gero, bazkaria Biterin egingo dute.
Dragoi jana amaitzean bakarrizketak
Bestalde, AEDk eta AEK-k antolatuta, hilaren 22an dragoi jana egingo dute, 20:30ean, Herriko Plazan. "400 lagunendako; aukeran, bertan egindako txuletak eta hanburgesa begetalak egongo dira jateko. Beti bezala, umore ona izango dugu afalostean, etadragoi tribialaz gain, aurten hiru umorista ezagun izango ditugu oholtza gainean: Iker Plazaola, Maria Blanco eta Ander Malbadi", adierazi du Itxaro Artolak, AEDko dinamizatzaileak.
Sanjuanetarako motorrak berotzeko, berriz, gaur, egubakoitza, 21:30ean, kantu afaria egongo da, Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin, Herriko Plazan.