Irailaren 15era arte egongo dira zabalik igerilekuak, 10:00etatik 20:00etara, eta bazkariak zein afariak emango dituzte. Prezioari dagokionez, nagusiek 6,80 euro ordaindu beharko dute sarrera; gazteek, 5,80 euro eta umeek, 4,80 euro (3 urtetik beherakoek, doan). Horrez gain, hamar bainuko bonuak ere erosi daitezke. "Bonuak hartuz gero, bainu bat dohain irteten da", azaldu dute.
Belar artifizialeko terraza ere erabilgarri egongo da eta hainbat DJ ere eramango dituzte, uda girotzera.