Arrasateko San Andres kalean ari dira pelikula grabatzen, San Josepetik gertu. Netflixek ekoizten duen pelikulan, Susana Abaitua, Andres Gertrudix, Iraia Elias, Raul Arevalo edota Ariadna Gil aktoreek parte hartzen dute besteak beste. Filma 2025ean zehar estreinatuko da.