Mentazko tea elkarbanatzen, dantzatzen, Mendebaldeko Saharako bandera soinean eramanda dantzatzen, eta etxean egindako gutiziak dastatzen ospatu dute Debagoieneko sahararrek Martirien Eguna. Ekainaren 9an ospatzen dute egun berezi hori, Luali Mustafá Sayed sahararren liderra erail zuten eguna (1976), baina aurten, arabierako ikasleen amaierako jaiarekin batera ospatzea erabaki dute.
Aldarrikapenerako eguna izateaz gai, sahararren ohiturak herritarrekin elkarbanatzeko eguna ere bada hauxe. Tearen erritu berezia, kantuak, dantzak edota Mendebaldeko Saharako gastronomiaz gozatzeko aukera izan baita, Biteri plazan.
Izan ere, arabiera ikasten ari diren haurrek urtean zehar egindako lanak eta marrazkiak erakusteko aukera izan dute.