Zinegoak Hedapena jaialdia Arrasaten izango da

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ekainaren 11

'Precoz' filmaren fotograma bat. Argazkia: Emakume Txokoa

Bilboko LGTBIQ+ Zinegoak Nazioarteko Jaialdiaren herrietarako luzapen den Zinegoak Hedapena ekimena Arrasaten izango da ekainaren 19an, Emakume Txokoaren eskutik.

2004an sortu zen Bilboko LGTBIQ+ Zinegoak Nazioarteko Jaialdia; kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sexu eta genero aniztasunari buruzko sentsibilizazioa lantzeko ekimena. Urteen poderioz, erreferentziazko jaialdi bilakatu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean.

Jaialdiaren mugak gainditu eta herrietan ere presentzia izateko asmoz, Zinegoak Hedapena ekimena sortu zuten. Ekainaren 16an, eguaztena, Arrasaten izango da jaialdia, Emakume Txokoaren eskutik. 18:30ean izango da emanaldia, Kulturateko areto nagusian, eta sarrera doakoa da. Sei film labur proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, euskaraz zein gazteleraz. Film labur horietatik bi Euskal Herrian sortuak dira. Gainontzekoak Espainian, Txinan, Frantzian-Suitzan eta Kolonbian sortuak dira. Emanaldian Alejandro Aguirre zuzendariak Precoz film laburra aurkezten egongo da jaialdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak