Udalak hamar eta hamabi su txiki artean jarriko ditu, eta horiek zozkatu egingo dituzte. Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du. Derrigorrez ontzi berrerabilgarriak erabiliko dira. Mahai tresnak bakoitzak bereak eramango ditu eta berrerabilgarriak izango dira. Udalak behar dutenentzat izango du eskura edalontziak eta platerak.