Hainbat partidu jokatu zituzten goiz partean; eskola kiroleko neska-mutikoek eta kadete eta jubenil neskek, besteak beste. Bukatzeko, seniorrek beteranoen aurka jardun zuten nor baino nor gehiago.
Eguna borobiltzeko mahaiaren bueltan elkartu ziren guztiak, bazkaltzeko.
Entrenamendu irekiak
Behin denboraldia amaituta, entrenamendu irekiak egingo dituzte ekainaren 13an eta 20ean, 17:30ean, Iturripeko kiroldegian. "Helburua eskubaloia ezagutaraztea da eta, datorren denboraldiari begira, herriko gaztetxoak eskubaloian jokatzera animatu nahi ditugu", azaldu dute. Horregatik, 2011n, 2012an eta 2013an jaiotakoei zuzenduriko entrenamendu saioak egingo dituzte.