Entrenamendu saio irekiak, eskubaloia ezagutzeko

Xabier Urtzelai 2024ko ekainaren 10a

Arrasateko harrobiko gazteak, Josu Herrero entrenatzailearekin.

Behin denboraldia amaituta, entrenamendu irekiak antolatu ditu Arrasate Eskubaloi taldeak ekainaren 13an eta 20ean (17:30). Helburua eskubaloia bertatik bertara ezagutzea da.

Arrasate eskubaloi taldeko ordezkariek ate irekiko entrenamendu saioak egingo dituzte ekainaren 13an eta 20an. "Helburua eskubaloia ezagutzera ematea da eta, datorren
denboraldiari begira, herriko gaztetxoak eskubaloian jokatzera animatu nahi ditugu", adierazi dute klubetik. Entrenamendu saioak Josu Herrero kirol zuzendariaren ardurapean izango dira. Edozein zalantza edo kontsultarako, jarri harremanetan telefono zenbaki honetan: 664 122 225.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak