Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak urte osoan zehar eginiko lana erakutsi du Uarkapen eskainitako erakustaldian, gimnasia erritmikoaz gain, aerobic-eko ariketa eta dantzek ere izan dute tokia ikuskizunean. 150 gimnasta daude klubean eta guztiak aritu dira tapiz gainean, gazteenetatik hasi eta nagusietararte.
Gainera, urteroko ekitaldia den arren, emozioz beterikoa izan da aurtengo kurtso amaiera. Izan ere, Arantzazu Zubiari, taldeko irakasleari, omenaldia eskaini diote: 40 urte inguru daramatza Arrasate Dragoieko irakaslea izaten, eta aurten azken urtea izanik omenaldi txiki bat eskaini nahi izan diot, horretarako, aurreskua eta lora sorta emateaz gain, gimnasta oihak eta urteetan zehar izan dituen ikasleak gonbidatu dituzte.