Gaurkoa festarekin bukatutzat eman du Emakume Txokoak ikasturtea. Hala, hilabete hauetan Jabetze Eskolara eta Emakume Txokoaren egitaraura hurbildu diren herritarrek elkarrekin ospatu dute ikasturte itxiera. Ospakizun giroan egin dute jarduera, ahalduntzea sustatuz eta elkarren arteko harremanetan sakonduz.