Ohiko postuez gain, hilabete honetan, Debagoieneko txakolina izango da protagonista azokan eta bi ekoizle egongo dira, Oñatikoak biak: Belaskua eta Murgialdai. Hala, bertako txakolina dastatu eta erosteko aukera izango da.
Erosketa tiketarekin, bertako gazta pintxoak ere emango dituzte doan, Etxezuri, Mendibitzu eta Arangurengo gaztak, hain zuzen –ardi gazta, gazta urdina eta ahuntzarena–. Gainera, erosketa tiketak ere balioko du bost txakolin loteren zozketan parte hartzeko.