'Zentzu bila' bideoklipa zabaldu du Añubek bigarren diskoaren aurkezpen gisa

Mirari Altube Arrese 2024ko eka. 7a, 07:56

Añube rock talde debagoiendarrak bigarren diskoa prestatu du: Errautsetatik loratzen. Ekainaren 21ean Arrasateko gaztetxean emango duen kontzertuan aurkeztuko du hori –sarrera batzuk gaur jarriko dituzte salgai–. Aurretik, disko horretako lehen kantuaren bideoklipa zabaldu du: Zentzu bila.

Lehen diskoa, Añube izenekoa, 2022an kaleratu zuten eta orduko estiloari leial izanik datoz bigarrenarekin; hamaika abesti jaso dituzte hor.

Sarrerak gaur salgai

Gaztetxeko kontzerturako sarreren erdiak gaur, ekainak 7, 11:00etan, jarriko dituzte salgai Arrasateko Iluntz tabernan, Bergarako Arranon eta Aretxabaletako Urbaltzen. Gainerako erdiak, egunean bertan gaztetxeko leihatilan izango dituzte. Kaparrak talde aretxabaletarrarekin borobildu dute aurkezpen kontzertuko egitaraua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak