Musakolako kanpoko igerilekuetako udako denboraldia ekainaren 15ean, zapatua, hasiko dute eta irailaren 15era arte luzatuko da. Ekainean, uztailean eta irailean, igerilekuak 10:00etatik 20:30era egongo dira zabalik, honako tarifa berezi hauekin:
- Udako abonua:
- 18 urtetik beherakoak, 43,37 euro.
- Helduak, 72,90 euro.
- 65 urtetik gora 54,68 euro (10:00etatik 16:00ak arte erabiltzeko).
- Familiarra: (seme-alabak 22 urte arte, barne) 116,48 euro.
- Eguneko sarrera:
- 18 urtetik beherakoak,: 3,65 euro.
- Helduak: 6,45 euro.
- Hamar sarrerako bonuak:
- 18 urtetik beherakoak: 29,65 euro.
- Helduak: 59,10 euro.
- (Bonua erosten denetik, urte beteko epean erabili ahalko da.)
Era berean, udako denboraldiko abonua eskuratzeko azken unera arte ez itxaroteko gomendioa egin du udalak. "Denboraldia hasi aurretik komeni da abonuak eginda edukitzea, itxarote denborak murrizteko, sarbidean arazorik ez izateko eta jende pilaketak ekiditeko".
Musakolako igerilekuak 1.500 pertsonak erabili ahal izango dute aldi berean, denbora-mugarik gabe. Gainera, hamaka-zerbitzu bat eskainiko da –egun osoa bi euro eta egun erdia, euro bat–, baita itzalkinak edo sonbrillak jartzeko oinarriak ere (doan). Aurten ere, freskagarriak, izozkiak eta jatekoak ere eskainiko dituzte.
Ur-parkeak ere bai
Ekainaren 15ean irekiko dituzte Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur-parkeak ere eta astelehenetik domekara egongo dira erabilgarri, 10:00etatik 20:00ak arte.
Maiatzean hasi zituzten ur-parkeen muntaketa lanak eta, horiek ireki ahal izateko, Udalak hainbat lan egin ditu: ur-jolasak jarri, deposituak eta filtroak hustu, ur-zirkuitua garbitu eta desinfektatu, instalazioa berriro urez bete, filtrazioa eta arazketa martxan jarri, laborategi ziurtatu baten bidez uraren laginak hartu eta beharrezko analitikak egin. Horrekin batera, hilean behin uraren analisiak egiten dituzte eta uda sasoian Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak hainbat ikuskapen egiten ditu.