Kantu afarian izena emateko epea gaurtik ekainaren 12ra arte luzatuko da, azken hori barne. Horretarako, izena ematen duena adinez nagusia izan behar da, eta joango diren taldekideen pertsona kopurua zehaztu beharko du. Tokiari dagokionez, Zeuk Iñ Zeuk Jan-en egin ohi den bezala, zozketa bidez erabakiko dute. Bakoitzak bere janaria eginda eraman beharko du, ezingo da bertan ezer kozinatu.