Jam session bat, Arrasate Blues jaialdirako motorrak berotzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko eka. 4a, 12:49

Iaz Arbolapetan egindako jam sessiona.

Arrasate Musikalek eta Ibai-artek antolatutako ekimena izango da, eguenean 19:30ean hasita Portaloian egingo dutena. Hamabost bat musikari elkartuko dira saioan. 

Ekainaren 6an, eguena, jam session bat egingo dute, Arrasate Blues jaialdirako motorrak berotzekoaz gain, herriko artistei garrantzia eman eta Arrasateko kaleetan giroa sortzeko helburuarekin.

Zigor Martinezek zuzenduko du saioa, Arrasate Musikal Big Bandeko zuzendariak. Bere alboan, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako hamabost bat musikari ariko dira. "Batzuk oso gazteak dira, eta dagoeneko instrumentuekin duten trebetasuna erakutsiko digute", azaldu dute antolatzaileek.

Gaineratu dutenez, jam session bat musika-inprobisazioko topaketa informal bat da, "musikarien gozamenerako topaketa bat, non idatzi eta entseatu gabeko musika jotzen duten, bakarkako desberdinak egiten dituzten eta abar. Iaz Arbolapetan haien lan onarekin liluratu gintuzten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak