ARTko neskek entrenamendu irekirako deialdia luzatu dute

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko eka. 3a, 16:44

Entrenamendu irekiak irailean egitea nahi dituzte. Argazkia: Imanol Soriano

Datorren irailean egitea da asmoa, eta, momentuz, Whatsapp talde bat sortu dute, eta, interesa duenak du aukera bertara sartzeko

Arrasate Rugby Taldeko neskek irailean entrenamendu ireki bat egiteko proposamena luzatu dute. Mezua bailarako gainontzeko neskei zuzenduta dago, arratsalde batean, Mojategin elkartu eta errugbia ezagutzeko asmotan.

Momentuz, Whatsapp talde bat sortu dute, eta, interesa duen oro sartu daiteke bertan informazioa jasotzeko inolako konpromisorik gabe. Entrenamendu egunen datak eta orduak oraindik zehazteke daude. Behean aurkituko duzue Whatsapp taldean sartzeko beharrezko QRa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak