Ibilgailu klasikoen topaketa egingo dute domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ekainaren 3a

Ibilgailu klasikoen topaketetako bat, Arruena parkean.

Goiena Classic Club elkartearen eskutik, askotariko ibilgailu klasikoen topagune izango da Arruena parkea ekainaren 9an, domeka. Izen-ematea doakoa izango da eta egunean bertan egin beharko da. 30 urte baino gehiagoko ibilgailuak izango dira.

09:30ean irekiko dute eremua eta 11:30ean irteera egingo dute, ohi moduan, herritarrek ibilgailuak ikusteko aukera izan dezaten. Ondoren, 12:30ean sartuko dira berriro eremura. Sarrera eta izen-ematea doakoak izango diren arren, plazak mugatuak izango dira. Izena ematen duten lehen 100 lagunek oparia jasoko dute, eta 13:30ean egingo dute horien zozketa.

Ekitaldian, arropa, musika eta barra egongo dira, baita crawler eta RC ibilgailuak ere. Horrekin batera, 11:00etatik 14:00etara, pedalak dituzten kartak jarriko dituzte haurrendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak