3.000 litro garagardo eta 780 ukondo saldu dituzte, besteak beste, asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko eka. 3a, 14:32

Arrasate Rugby Taldeko zuzendaritza batzordea "oso pozik" azaldu da Garagardo Azokak herritarren aldetik jaso duen erantzunarekin. Ez da gutxiagorako; izan ere, 3.000 litro garagardo, 780 ukondo, 1.600 saltxitxa, 250 oilasko eta 300 kilo patata saldu dituzte.

Nabarmentzekoa da 130 boluntario aritu direla karpan lanean. Hala, zuzendaritza batzordeak "eskerrik beroenak" eman dizkie laguntzen aritu diren guztiei: "Denon artean egindako lan barik ezinezkoa litzateke ekimen hau aurrera ateratzea".

Jokalari onenen sariak

Bestalde, urtero legez, ARTk jokalari onenen sariak banatu zituen zapatuan, karpan. Senior mailako gizonezkoen taldean, Ibai Portalok jaso zuen aitortza; emakumezkoetan, Haizea Zabala; harrobiari dagokionez, 18 urtez azpikoen taldean, azkenik, Manex Barrutia izan da jokalaririk azpimarragarriena.

Argazkia: ART.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak