Gaita soinuek bete dituzte Arrasateko kaleak

Miren Arana Pagaldai 2024ko ekainaren 1a

Arrasate Musikalek antolaturik, ikasleen gaita emanaldia eskaini dute Arrasateko kaleetan zehar. Musikariez gain, Arrasateko Erraldoi eta Konpartsa taldea, herriko dantzariak, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz, eta Arrasateko Margo taldekoek ere hartu dute parte. Hirurogei bat batu dira eguna ospatzeko, ostean, guztiek elkarrekin bazkalduko dute Arrasateko Rugby Taldekoek jarritako karpan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak