Kulturate barrez eztandaraztera datoz Martiarena eta Torregarai

Gontzal Belategi Zubia 2024ko mai. 31a, 14:30

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristak.

Ztandap ikuskizuna aurkeztuko dute ekainaren 5ean kulturaten Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik.

Luze edo motz ikuskizunarekin 150 emanalditik gora egin ostean, Ztandap izeneko ikuskizuna sortu dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristek. Ekainaren 5ean arrasatearrak barrez eztandarazteko asmoz, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute ikuskizuna, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Umorea betaurreko moreekin

Ikuspuntu feministatik lantzen du umorea Ztandap ikuskizunak. Generoa dute bi sortzaileek umorea egiteko abiapuntu. Bide horretatik, eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira; beti ere, betaurreko moreak jantzita. Horretarako, askotariko gaiak jorratuko dituzte Martiarenak eta Torregaraik; besteak beste, orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide. "Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztandarazteko prest gaude!", iragarri dute bi umoristek.

Bakarrizketak binaka

Martiarena eta Torregarai hainbat urte doaz oholtzaz oholtza umorezko ikuskizunak egiten. 2018an sortu zuten elkarrekin egindako lehen ikuskizuna: Bakean dagoena bakean utzi. Gerora, Luze edo motz ikuskizun arrakastatsuarekin Euskal Herri osoa zeharkatu zuten. Orain, emanaldi horietan pilatutako esperientziarekin sortu dute Ztandap ikuskizun berria bi bakarrizketari beteranoek. Bikotearen ikuskizun guztiak ezohiko elementu batek ezaugarritzen ditu: bakarrizketa ikuskizuna binaka emateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak