Garaia udaberri fest izeneko musika ikuskizuna antolatu dute Garaia Parke Teknologikoko kideek, Soinua Prorekin batera. Ekainaren 6an izango da ikuskizuna, 18:00etatik aurrera. Emanaldiak Garaiako eraikin nagusiko Itxaropena korridorean egingo dituzte. Garaia udaberri festerako sarrera irekia eta doakoa izango da.
Jaialdiaren estreneko edizio honetarako bi artista iragarri dituzte antolatzaileek. Arrasaten bizi den Sertx musikaria izango da lehena. Folk musika abangoardista du oinarri zarauztarrak, iluna eta intimoa. Bigarren musikaria Bouza izango da. Kontzertu akustikoa emango du hark, abesti klasikoen errepaso bat egitea helburu. Smashing Pumpkins, Atahualpa, Beatles, Yupanki, Bob Dylan eta Camilo Sestoren abestiek osatzen dute haren errepertorioa.