Egurhotza jaialdirako sarrerak eskuragarri daude jadanik

Gontzal Belategi Zubia 2024ko maiatzaren 31

Mutiko emanaldi batean.

Sarrerek 25 euroko prezioa izango dute sarean erosi ezkero eta 40 eurokoa lehiatilan.

Uztailaren 4ean Monterrongo parkean egingo den Egurhotza jaialdirako sarrerak salgai daude jada. Sarean erosiz gero, musikaze.net atarian, 25 euroko prezioa dute sarrerek. Lehiatilako prezioa, berriz, 40 eurokoa izango da. Etxepe, Tatta&Denso eta Mutiko debagoiendarrak izango dira jaialdian, baita J Martina, Judeline eta Ebano ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak