Arrasate Musikalen eskutik, familien arteko kontzertua egingo dute gaur, 18:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean. Musika klasiko eta herrikoia joko dute, besteak beste. Hogei pieza izango dira. "Kontzertu hunkigarria izaten da eta oraingoa ere horrela izatea espero dugu", adierazi dute antolatzaileek.