Emakume Txokoak ekainaren 7an agurtuko du ikasturtea

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 30a, 08:52

Carolina Medina, Vanesa Fontanellaz eta Silvana Pissano, iaz, Emakume Txokoan.

Ikasturte amaierako jaialdi itxurako topaketa egingo dute ekainaren 7an, 18:00etan, Emakume Txokoan bertan. Hala, itxiera emango diote ikastaroetan eta tailerretan egindako lanari, festa giroan.

Ikastaroetan landutako gaiak eta ezagutzak partekatuko dituzte topaketan eta txalaparta doinuek eta antzerki eta dantza ikastaroetakoek ere jai giroa jarriko dute. Ondoren, mokadutxoa izango da sortutako giroari jarraipena emateko eta "elkarrekin egoteko eta disfrutatzeko".

Jabetze Eskolako ikastaro eta guneez gain, hainbat ekimen gauzatu dituzte ikasturtean: Arnasa betean filmaren aurkezpena eta proiekzioa; Trapu zikinak antzerki emanaldia; Ez dadin bizitza eten hitzaldi solasaldia eta abar. Egitaraua, gainera, Zinegoak Hedapeneko film laburren emanaldiarekin itxiko da ekainaren 19an.

Behin ikasturtea bukatuta, herritarrei dei egin diete topaketan parte hartzeko. "Jabetze Eskolara eta Emakume Txokoaren egitaraura hurbildu zaretenoi elkarrekin topo egitea proposatzen dizuegu, tarte horretan egindako bidea ospatzeko eta partekatzeko", adierazi dute Emakume Txokoko teknikariek.

"Emakume Txokoan lanean jarraitzen dugu emakumeon* ahalduntzea sustatzeko eta elkarren arteko harremanak josteko", nabarmendu dute. "Bide horretan parte hartu duzuenoi, izan norbanako emakumeak*, izan talde eragileak, eskerrak eman gura dizkizuegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak