Haurren Kontseiluak ikasturteko azken saioa egin zuen egubakoitzean Monterronen. Balorazio ariketan, haurrek, bereziki, Udala ezagutzea eta alkateari euren eskaerak helarazteko aukera izatea baloratu zuten egokien. Hobekuntza proposamenen artean, kontseiluaren bilerak Monterronen edo Santa Barbaran gehiagotan egiteko aukera egon zen.
Hurrengo ikasturtean, kide berriak
Ohi bezala, hurrengo ikasturtean kontseilukideen erdia berrituko da, DBHko 5. mailako ikasleak irten eta 4. mailako berriak sartuko baitira. Hurrengo ikasturtean 5. mailara pasatuko direnek, halaber, kontseiluan jarraitzeko aukera izango dute. Udalak eskerrak eman dizkie haurrei euren parte-hartzearekin "Arrasate hobeago bat" eraikitzen laguntzeagatik.