Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak prest du dagoeneko nerabeei zuzendutako udako egitaraua. Gazteek eurek izan dute aukera egitaraua osatzeko, eta horrekin, uztailaren 1etik 18ra, lagunartean aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute.
Bi aukera
Aurtengoan bi proposamen landu dituzte. Batetik, Seiak baietz izeneko proposamena garatu dute eta ekintza guztietan edo bakarrean parte hartzeko aukera izango dute. Hauek dira ekintzak:
- Uztailak 1, astelehena, Kastañaresera bizikletan, 16:00etatik 21:30ak arte.
- Uztailak 3, eguaztena, Deban surf-a, 10:00-18:00.
- Uztailak 5, egubakoitza, munduko sukaldaritza, Erguineko gazte txokoan, 16:30-21:30.
- Uztailak 8, astelehena, Mutrikuko igerileku naturalera irteera, 11:00-19:00.
- Uztailak 10, eguaztena, Hontza X-Tream, 12:00-20:00.
- Uztailak 12, egubakoitza, Musabentura –merendola, jolasak, ilunabarra–, 16:30-21:30.
Ekintza guztietan izena emateak 20 euroko kostua du. Ekintza solteetarako, hauek dira prezioak: Deban surf-a 10 euro, Mutrikuko irteera 5 euro eta Hontza X-Trem 10 euro.
Bestetik, GazteKonkis proposamena landu dute. Uztailaren 16tik 18ra izango da Garaion abenturan, kanpaldia eta abentura ekintzak egingo dituzte. Prezioa 30 eurokoa izango da.
Izen-emateak
Ekainaren 18a baino lehen eman beharko da izena hemen. Informazio gehiago Gazte Bulegoa 943 25 20 65, gaztebulegoa@arrasate.eus edo Gazte Txokoetan.