Zestoako Amillibia baserriko lurretan dago proiektua kokatuta. Amillibia baserria eta bere lurrak eskuratzea da ekimenaren lehenengo helburua eta horretarako 390.000€ lortu behar dituzte hurrengo bi urteetan. Asmo horrekin hainbat ekintza jarri dituzte martxan, besteak beste, internet bidezko crowdfounding edo diru bilketa.
Ekimen hau amaitzeko egun gutxi falta dira, eta herriz-herri ari dira proiektua aurkezten; gaur, astelehena, Arrasateko Kulturateko Loramendi gelan, 19:00etan, izango dira Amillubi talde eragileko kideak egitasmoaren gaineko azalpenak ematen.