Txorizoa eta okela bota dituzte parrillara eta eguerdiko mokadutxoa lagun artean eginda hasi dira ospatzen kultura astearen barruan gaurko, zapatura, antolatu dituzte ekitaldiak. Taberna barruan zein kanpoan hartu dute tokia herritarrek eta tertulian aritu dira parrillan prestatutakoa janez. Haurrendako jolasak, afaria eta play-back jaialdia dituzte antolatuta iluntzerako eta gauerako.