"Azoka horretan gure etxean egoera onean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun objektuak salduko ditugu, ondoren adostuko den prezio justu eta egokian", adierazi dute Gaztelupeko ikasleek eta herritarrei laguntza eskatu diete: "Etxean aurki ditzakezuen eta erabiltzen ez dituzuen egoera onean dauden objektuak ekartzea eskatzen dizuegu, horiei bigarren bizitza bat eman ahal izateko; esaterako, liburuak, arropa, jostailuak…" Material hori jasotzeko Arizmendi ikastolako gune bakoitzeko sarreran kaxa handiak jarri dituzte.
Azoka hurrengo aste bukaeran
Jasotako produktuak maiatzaren 31n (17:00-20:00) eta ekainaren 1ean (10:30-13:00) izango dituzte salgai Seber Altube plazara eta Uarkape aurrealdean. Herritarrak postura gerturatzera gonbidatu dituzte.