Zapatu iluntzean WOW14 borroka jaialdiak milaka lagun batuko ditu ostera ere Vistalegreko pabilioian, Madrilen (Movistar+), eta zapatuko jaialdian izango diren borrokaldien artean ikusmina piztu duenetako bat da, hain zuzen, Yaman Mahjed-en eta Warlen Lopesen artekoak (Sarrerak, hemen). "WOW etxeko zaleek aspaldi amesten duten borrokaldia da hau, etorkizun politenetakoa duen borrokalariari iritsi zaio profesional modura debuta egiteko ordua, eta dena emateko prest dagoen borrokalaria izango du aurrean", adierazi dute jaialdiko antolatzaileek.
Arrasatekoak hainbat WOW jaialditan hartu du borrokalari amateur moduan esku, eta zapore ona utzi du denetan. Azkenekoan, aurtengo martxoan, belauneko lesiotik erabat errekuperatuta dagoela erakutsi zuen Jorge Gilarte mendean hartuta.