Arrasate Herri Eskolak Komunitate Jaia ospatuko du zapatuan

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 23a, 16:38

Arrasate Herri Eskolako kideak, otsailean, jolas kooperatiboak lantzen.

Arrasate Herri Eskolak eta Guraso elkarteak Komunitate Jaia antolatu dute maiatzaren 25erako, Erguin eraikinean, helburua izanik eskolako komunitatea elkar ezagutzea, harremanak estutzea eta ondo pasatzea. Bazkaria izango da ardatza eta hainbat jatorritako jakiak izango dituzte dastagai.

Anistasun Astearen baitako hitzordua da. "Gure eskola anitza da eta bata besteongandik ikasten dugu", adierazi du Guraso elkartetik.

Hona hemen zapatuko egitaraua:

  • 12:30 Elkartu.
  • 13:15 Ipuin kontaketa.
  • 13:45 Bazkari multi-kulturala: Amerika Elkartea, Sahararren Elkartea, Guraso Elkartea eta animatzen diren beste komunitate batzuk.
  • 15:00 Dantza eta musika.

Beste ekitaldi batzuk ere badaudela egun horretan gogorarazi dute eta horietan parte hartzeko gonbidapena egin dute: "Leintz Eskola Kirolak antolatutako ikasturte bukaerako jaialdia izango da Aramaion eta han parte hartzera gonbidatzen digutu familiak. Hangoa bukatu ostean Erguinen jarraituko dugu gure jaiarekin, eta hori bukatzean, Natura Jolasean programarekin borobildu dezakegu eguna eta gaua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak