"Iruzurgileak komertzio batera deitzen du telefonoz, ohiko bezero bat dela esanez. Dendariarengan konfiantza sustatzeko, datu pertsonal batzuk ematen dizkio, besteak beste izena, Aitor azken kasuan, edota ezagunak direla aditzera ematen duten datu pertsonalak. Ustezko banatzaile batek pakete bat utziko diola esaten dio dendariari, eta horren inguruko xehetasunak ematen dizkio; azken kasuan intsulina kaxa izango zela adierazi zion, eta, ondorioz, hozkailuan egon behar zuela buruz behera. Azkenik, mesedez paketearen eta ordainketaren kargu egiteko eskatzen dio dendariari. Azken kasu honetan 62 euro ordaindu zituen dendariak", azaldu dute Udaltzaingotik.
Iruzurra saihesteko aholkuak
Arrasateko Udalak eta Udaltzaingoak iruzurra prebenitzeko honako gomendio hauek zabaldu dituzten dendarien artean:
- 1. Pertsona ezezagunen paketerik ez jasotzea.
- 2. Dendariek inoiz ez dezatela paketerik ordaindu.
- 3. Zalantza edota susmoren bat izanez gero Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea.