Israelek ekoitzitako produktu baten aurkako boikot kanpaina abiatuko dute

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 21a, 11:37

Alma-K markako produktua. (Argazkia: BDZ).

BDZ Arrasate taldeak Douglas dendaren aurkako kanpaina abiatu du, Israelek ekoitzitako Alma-K markako gatz mineralak saltzen dituelako. Hala, elkarretaratzea deitu dute egubakoitz honetarako eta dendaren aurrean elkartuko dira, 19:00etan.

Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak. Horixe da kanpainaren izena. Arrasaten ere sortu dute aldarrikapenekin bat egiten duen talde bat eta talde horrek egin du deialdia egubakoitzerako. Modu horretan, Douglas dendaren aurrean elkartuko dira maiatzaren 24an, 19:00etan.

Produktu hori saltzeak eta banatzeak okupazioaren ekonomia, apartheida eta palestinar herriaren genozidioa bultzatzen duela nabarmendu dute deitzaileek. "Hori dela eta, produktu hori dendatik kentzeko eskaera egin genien eskutitz bidez. Arduradunak epe bat eskatu zigun hau guztia tramitatzeko. Behin epea pasa, eta arduradunarekin hitz eginda, bere horretan jarraitzeko hautua egin du enpresak. Eskutitzean adierazi bezala, Douglasen aurkako boikot kanpaina abiarazi nahi dugu Arrasaten", adierazi dute.

Horregatik, eta produktua kentzeko presioa egiteko, mobilizazioan parte hartzeko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak