Txingones de la Rencle taldeak borobildu du Mariatxi Festa

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 19a, 10:52

Atzo, zapatua, doinu mexikarrak ekarri zituen Arrasatera Ibai-arte merkatarien elkarteak, hirugarrenez Mariatxi Festa antolatuta. Hala, goizean Tolin El Mariatxik girotu zuen Txoko tabernako terraza eta arratsaldean, berriz, Txingones de la Rencle taldea aritu zen Herriko Plazan.

Hirugarrenez gauzatu dute Mariatxi Festa Arrasaten, Ibai-arteren eskutik, eta arrasatearrak dantzan jarri dituzte Tolin El Mariatxik eta Txingones de la Rencle taldeak. Javi Inda Ibai-arteko presidenteak azaldu duenez, hutsune bat betetzeko asmoz hasi ziren Mariatxi Festa antolatzen: "Arrasate bizi bat gura dugu eta askotariko ekintzak antolatzen ditugu horretarako. Edozelan ere, konturatu ginen adin nagusiko jendearentzat zerbait falta zela eta horri erantzuteko sortu genuen Mariatxi Festa".

Gaineratu du jende nagusiaren artean oso gustukoa den generoa dela eta, urtean zehar, askok galdetzen dietela mariatxiei buruz. "Ikusten dugu herritarrek interesa dutela eta harrera ona izaten duela urtero Mariatxi Festak. Beraz, datozen urteetan ere jarraituko dugu antolatzen", nabarmendu du.

Hirugarren Mariatxi Festak emandakoa erreportaje batean jaso du Goiena telebistak eta martitzenean egongo da ikusgai, 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan, Hemen Debagoiena saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak