Bete egin da San Frantzisko eliza orkestra eta abesbatza entzuteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 18a, 20:57

Pandemia ezkero elkartu gabe zeuden, eta publikoa gogotsu zegoen. Horren seinale da bete egin dela San Frantzisko eliza Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa eta Goikobalu Abesbatzaren kontzertua entzuteko. Errepertorio indartsua zuten, eta maila eman dute.

Udaberri Musikaleko bigarren aste bukaera izan da honakoa, eta asko itxarondako emanaldia egin dute Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak eta Goikobalu Abesbatzak. Bete egin da San Frantzisko eliza, eta izan da emanaldia zutik jarraitu behar izan duenik ere.

Errepertorio exijentea aukeratu dute orkestrako zuzendari Iker Olazabalek eta abesbatzako zuzendari Iñaki Maidaganek, baina musikariek maila eman dute eta entzuleei ez zaie oharkabean pasa; gogoz egin dute txalo.

Bi zati izan ditu kontzertuak

Orkestrak eman dio hasiera kontzertuari. Franz Schubert-en zortzigarren sinfonia jo dute eta ondoren Kenneth Leightonen Introduction and March finale. Ondotik gehitu dira abesbatzako kideak. Ahotsa jarri diote Gabriel Faureren requiemari. Kontzertuari amaiera emateko, Juan Arzamendiren Udalamendi abestia eskaini dute; Arzamendi hil zela hogei urte igaro dira, eta omenaldia egiteko modua izan da.

Bideo honetan, Gabriel Faure musikariaren Introit et Kyrie pieza duzue entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak