Bagoiez Arrasate izenez ezaguna den kirol orientazio zerbitzuak deialdi irekia antolatu du. Tresna praktikoak eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dituzte bertan.
Adin guztietako pertsonek har dezakete parte, baina, bereziki, nagusiak dira programaren erabiltzaileak. Orientazio pertsonalizatua emateaz gainera, taldean egiten diren irteera eta aktibitateak ere izango dira.
Jarduera fisiko erregularrak osasunarendako dituen onurak azpimarratu dituzte arduradunek: "Mugimenduak gaixotasun kronikoen arriskua murrizten du, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, bigarren motako diabetesa, koloneko eta bularreko minbizia… Horregatik, garrantzitsua da bizitza aktiboan urratsak egitea, eta horretarako gaude orientatzaile profesionalak".
Deialdi irekia Musakolako kiroldegian egingo dute hilaren 28an, 10:30ean, eta aurrez izena eman behar da, kiroldegian bertan edo 943-25 20 30 zenbakian.