Arrasateko saihesbidean istripua izan da kamioi baten eta auto baten artean

Mirari Altube Arrese 2024ko maiatzaren 17a

(Argazkia: @BomberosEuskadi)

Kamioi eta auto baten arteko istripua izan da Gi-627 errepidean, Arrasateko San Joxepe auzo inguruan –34 eta 35 kilometro puntuen artean–, 09:25ak bueltan eta errepidea erabat itxi behar izan dute. Suhiltzaileak bertaratu dira pertsona bat atera ahal izateko autotik. Horrez gain, bi zauritu ere egon dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak