Kultura Astea ospatuko du Al-Andalus elkarteak maiatzaren 22tik 26ra

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 16a, 16:55

Erretiratuen Egunarekin ekingo dio Kultura Asteari Al-Andalus elkarteak; eguaztenean, maiatzaren 22an izango da hori. Ospakizun garrantzitsuenak, baina asteburuan izango dituzte; egubakoitzean Alarma Morearen kontzertua eta zapatuan umeentzat ekitaldiak, afaria eta Play-Back jaialdia.

Hona hemen egitaraua osorik:

Maiatzak 22, eguaztena: Erretiratuen Eguna

  • 19:30. 65 urtetik gorako bazkideentzat luncha.

Maiatzak 23, eguena

  • 19:00. Al-Andalus argazki zaharren proiekzioa.
  • 19:30. Andaluziako produktuen dastaketa (gozogintza eta barraskiloak).

Maiatzak 24, egubakoitza

  • 19:30. Kontzertua: Alarma Morea. Debalde izango da, bete arte.

Maiatzak 25, zapatua

  • 12:30. Parrillada (txartelak hartu beharko dira). Haurrentzako animazioa Aidarekin.
  • 21:30. Afaria bazkideentzat eta jarraitzaileentzat. Hilaren 22a baino lehen eman behar da izena.
  • 23:00. Play-Back jaialdia.

Maiatzak 26, domeka

  • 13:00. Lourdes Oncalaren Sevillana Eskolaren emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak