Long Covid Euskal Herria elkarteak deituta elkarretaratzea egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 15a, 13:46

Debagoieneko ospitalearen atarian elkartu dira hainbat lagun No Surrender Jo Ta Ke lelopean, Long Covid Euskal Herria elkarteak deituta. Covid iraunkorra duten gaixoen egoera ekarri dute lehen lerrora uste dutelako gizarteak eta osasun sistemak "alboratu" egin dituela: "Alboratu eta isilarazi".

Aldarrikatu dituzte arreta hobea, ikerketa gehiago eta gertatzen zaiena kontuan hartzen duten medikuak.  

Azaldu dute hilero elkartzen jarraituko dutela, hain zuzen ere hilabeteko hamabosgarren egunean, eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egingo dituzte elkarretaratzeak, txandaka. "Alboratuta" sentitzen dira eta gizarteak zein osasun sistemak ikustea eta entzutea nahi dute.

Elkarretaratzean izan da Aitor Arana aramaioarra. COVID Iraunkorra pairatzen dute gaixoen aldarrikapen nagusien berri eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak