Zapatuan egin zen lehiaketa Azpeitian, Ederto-Harakel Gipuzkoako harakinen elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako merkatari elkarteen bilkurak antolatuta.
Epaile lanak egin zituzten sukaldaritzan eta harategi esparruan lan egiten duten hainbat kidek; hain zuzen ere honako hauek: Zigor Iturrieta sukaldari eta aurkezlea; Mailu Odriozola, Ederto-Harakel elkartearen ordezkaria; Mikel Uria sukaldaria; eta Julen Berrondo, Mendizaliek tabernako sukaldaria. Jakien itxura, testura, kolorea, zaporea, produktuen konbinazioa eta bertakotasuna hartu zituzten kontuan epaitzerakoan.